BARATXINTO
FEST

BARATXINTO FEST landa eremu idiliko
batean, Nafarroko Pirinioetan, garatzen den
diziplina anitzeko arte jaialdia da.

Jaialdiak diziplina artistiko hauek biltzen
ditu: antzerkia, musika, dantza, horma-
irudiak, site specific instalazioak, zirkua,
clown, poesia…

Lehen edizioa 2021ean burutu zen, gizartea
elkartzeko premiari erantzuteko asmoz.”

KOKALEKUAK

BARATXINTO toponimia bat da, Erronkariko baratzeak zeharkatzen dituen harrizko bide sigi-sagatsua.

Jaialdia plaza eta txoko ezberdinetan garatzen da, azken edizioetan ibarreko beste herri batzuetara zabaldu delarik eta dagoeneko hiru herri dira bere plazak eskaintzen dituztenak: Erronkari, Burgi eta Uztarroze.

Jaialdiaren parte izandako kokalekuetatik barrena ibiltzera gonbidatzen zaitugu, txoko bakoitzean gertatu den guztia ezagutu ahal izateko. Ibilbide hau herrietatik paseatuz eta jaialdiari bizia eman dioten ekintza ezberdinetara eramaten zaituzten QR kodeak eskaneatuz edo birtualki kokaleku bakoitzean klikatuz egin daiteke.

EGOITZA
ARTISTIKOAK

Egoitza artistikoak artea eta herria elkarlotzen duten bitartekaritza-proiektuak
dira. Herria sorkuntza gune gisa planteatzen dute; artistak eta bizilagunak elkartu eta harremantzen dira, eta lana topaketa honetatik elikatzen da. Horrela, herriak
sorkuntzan parte hartzen du.