ZIRKU BERRIA

LAST TRIGGERS

Bleda Insípida – 2025

Last Triggers ikerketa eszeniko batetik sortu da, non trigger* baten ondoren kontrolatu ezin ditugun erreakzio emozional eta fisikoak aztertzen diren.

Proposamena epaiketa irreal batean islatu da, Aliceren espazio mentalean, errepide nazional batean (trigger espezifikoa) animalia bat hil ondoren. Auto-epaiketaren garapenean indarkeriazko gertaera horri buruzko hainbat ikuspegi azaleratzen dira; guztiak eta bakar bat ere ez. Indarkeria konparatzeko eta barregarri uzteko, film matxiruloen estetika, gorpuztasuna eta kultura herrikoian sakonduko dugu, film horiek testu absurdo-epiko bat, bazterren estetika eta hizkuntza gordin eta egunerokoa plazaratzen baitute norbait hil aurretik. Mugimendua, testua eta aireko akrobaziak tonu tragikomikoan.

** Pertsona bati erreakzio emozional bizia eta kontrolaezina eragin diezaiokeen edozein gertaera edo egoera. Eragile horiek ez dute zertan izan esperientzia traumatiko bati emandako erantzuna.

Kluna

AleGrativO

Ale Risorio – 2022

Kale-antzerki ikuskizuna jende ororentzat.

Inprobisazioa, clown absurdoa, jolasa eta poesia uztartzen dituen lan sotila.

Ikuskizunean clownak bere ikusleekin topo egin eta bertan bere maitea aurkituko du. Hura konkistatzeko, kupido inprobisatu baten laguntza izanen du, eta biek batera ikusleak barrez leherraraziko dituzte.

Sinplea harrigarri bihurtzen duen ikuskizuna!

Zirkua

MIKRA

Berdinki – 2022

Genero eta rol estereotipoen inguruan hitz egiten duen zirku ikuskizuna.

Akrobaziaren munduak bere baitan “normaltzat” duen “perfekzioaren” bilaketan aurkitzen dira bi akrobata eszenatoki batean. Bide horretan oztopo izango diren, ezadostasunek, arazoek eta  empatia faltak,  sentitzen direna eta besteek beraiengan ikusten dutenaren  artean dagoen aldea aztertzera eramango ditu.

Nola identifika gaitezke erakusten dugunaren eta garenaren artean? Aske bizi dugu geure nortasuna?

Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, guztiok bizi ditugun, gurasotasun, edo identitatea bezalako gaien zertzeladekin, botere harremanak ikusarazteko, zirku disziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen pieza da mikra.

Antzerkia

LA REINA DEL ARGA

Estefanía de Paz Asín – 2023

Ikuskizun xamur honek zirku-artearen historia kontatzen digu, eta, batez ere, Remigia Echarren, Argako erregina ezagutarazten digu.

Kluna

PUNCH!

Cia. Catástrofer – 2023

Ikuskizun komiko originala da, ausarta eta pikardiaz betea, pailazoen munduko klasiko baten birsortzea, inprobisaziotik eta publikoarekiko elkarreraginetik irri-algarak sortzeko gai dena…

SARRITAN IKUSTEN EZ DEN IKUSKIZUNA!