Aranako sakana
Instalazio efimeroa
TIENDEVERSO
Jantziak, margoak, soka, pintzak – Zenbait neurritakoak
Andrelo S. kultur ekintzaile eta bat-bateko poesiaren maisuak bertakoen parte-hartzea behar zuen obra bat sortzea erabaki zuen. Saskia eskutan, atez ate, Andrelo eta komisarioa herrian barna ibili, eta biztanleek erabiltzen ez zituzten jantziak bildu zituzten. Jantzia ematearekin batera hitz bat esan behar zuten, Andrelok gerora pieza bakoitzean esku hartzean sortuko zuen poesiaren abiapuntu.
“Gure azalean eramaten ditugun oihalak istorioz beteta daude, batzuetan denboran galdu arren. Tiendeversok herritarren jantzi batzuk berreskuratu eta oroitzapen poetiko bihurtzen ditu, Andrelo S-ren enpatia eta inprobisaziotik bizipen haiek gogora ekarriz “
Instalazio iragankorra/Zeramika
SOMOS LO QUE BEBEMOS / (H)URA EDAN, (H)URA IZAN
Uraren eskasia azpimarratu nahi duen eskultura-proiektua, antzina etxeetan zeuden ur-txongiletan inspiratuta, baina haien funtzionalitate-ezan oinarritzen dena. Helburua betetzen ez duten zeramika artisau-piezak: ura ukan, ura edan eta ura garraiatu.
“(H)ura edan, (h)ura izan” formaren funtzionaltasunari buruzko ikerketa baten emaitza da. Zeramikariak kolorea eta bolumenarekin jolasten du, eta piezen funtzionaltasun-ezaren txerka doa, baina aldi berean, botijo-mota ororen esentziari eusten dio, funtzio tradizionalari, alegia.
*Hainbat kokaleku: Ekuztegia, Aranako sakana eta Portazabalea.