Lehen egoitza artistikoa 2021eko urrian izan zen. Hainbat diziplinatako artistak etorri ziren BARATXINTO FESTen bigarren edizioan ikusgai jarriko zituzten lanak garatzera.

Hasieratik arte bisualetako egoitzak izan dira, baina 2024an arte eszenikoetako lehen egoitza artistikoa izan da. Egoitza hori Erronkariko eskola zaharrean egin da, eta horren emaitza da BARATXINTO FESTen azken edizioan aurkeztutako “work in progress” bat, publikoaren gorespena jaso zuena.

Egoitza artistikoak proposatzen dira herria eta artea elkartzeko aukera eskaintzen dutelako. Site-specific lanak (horma-irudiak, instalazioak) sortzen dira herriko leku zehatzetarako, eta tokiko errealitateei erreferentzia egiten diete edo errealitate horien eragina izaten dute. Bestalde, sorkuntza-prozesuan dauden lanak erakusten dira, eta publikoari bere begirada partekatzera gonbidatzen zaio, konpainiari edo artistari bere obrari buruzko beste ikuspegi batzuk eskaini ahal izateko.

Egoitzek aukera ematen diete herriko biztanlei obra gertutik bizitzeko eta sorkuntza-prozesuan parte hartu eta laguntzeko.

ZIRKU BERRIA

LAST TRIGGERS

Bleda Insípida – 2025

Last Triggers ikerketa eszeniko batetik sortu da, non trigger* baten ondoren kontrolatu ezin ditugun erreakzio emozional eta fisikoak aztertzen diren. Proposamena epaiketa irreal batean islatu da, Aliceren espazio mentalean, errepide nazional batean (trigger espezifikoa) animalia bat hil ondoren. Auto-epaiketaren garapenean indarkeriazko gertaera horri buruzko hainbat ikuspegi azaleratzen dira; guztiak eta bakar bat ere ez. Indarkeria konparatzeko eta barregarri uzteko, film matxiruloen estetika, gorpuztasuna eta kultura herrikoian sakonduko dugu, film horiek testu absurdo-epiko bat, bazterren estetika eta hizkuntza gordin eta egunerokoa plazaratzen baitute norbait hil aurretik. Mugimendua, testua eta aireko akrobaziak tonu tragikomikoan.


** Pertsona bati erreakzio emozional bizia eta kontrolaezina eragin diezaiokeen edozein gertaera edo egoera. Eragile horiek ez dute zertan izan esperientzia traumatiko bati emandako erantzuna.

KLUNA – Work in progress

THE RETURN OF DELIRIOS

Osetedelirios Produkzioak – 2024

Delirios Las Vegaseko historiako artistarik ikonikoenetako bat izan da, bere oreka, prestidigitazio eta malabar ikuskizun xelebre eta bereziagatik ezaguna. Orain Las Vegasera itzuli da behin betiko agurra emateko.

Zenbait hamarkadatan ikuskizunaren mundutik erretiratuta egon ondoren, ezer aldatu ez delakoan dago Delirios.

Agur esatea, aldiz, ez da batere erraza izanen Joe Prenter laguntzaile ohia gabe. Urtetan bakardadean eta anonimotasunean egon ondoren, Deliriosek agur esan nahi du gorenean dagoela sentituz.