EKOITZAK
Lehen egoitza artistikoa 2021eko urrian izan zen. Hainbat diziplinatako artistak etorri ziren BARATXINTO FESTen bigarren edizioan ikusgai jarriko zituzten lanak garatzera.
Hasieratik arte bisualetako egoitzak izan dira, baina 2024an arte eszenikoetako lehen egoitza artistikoa izan da. Egoitza hori Erronkariko eskola zaharrean egin da, eta horren emaitza da BARATXINTO FESTen azken edizioan aurkeztutako “work in progress” bat, publikoaren gorespena jaso zuena.
Egoitza artistikoak proposatzen dira herria eta artea elkartzeko aukera eskaintzen dutelako. Site-specific lanak (horma-irudiak, instalazioak) sortzen dira herriko leku zehatzetarako, eta tokiko errealitateei erreferentzia egiten diete edo errealitate horien eragina izaten dute. Bestalde, sorkuntza-prozesuan dauden lanak erakusten dira, eta publikoari bere begirada partekatzera gonbidatzen zaio, konpainiari edo artistari bere obrari buruzko beste ikuspegi batzuk eskaini ahal izateko.
Egoitzek aukera ematen diete herriko biztanlei obra gertutik bizitzeko eta sorkuntza-prozesuan parte hartu eta laguntzeko.