KONTZERTUA

LUPITA LA INGRATA Y EL TIERNO DESABORÍO

2025

Sandra Fernandez Aguirrek eta Botik rantxera eta gorrotoen kontzertua eskaini ziguten.

Dj set

SERNA

2025

Pepe Sernak cumbia eta afro house saio bat eskaini zigun. “Kaixo, SERNA naiz, eta eskerrak eman nahi dizkizuet Baratxinto Fest honetan gehien gustatzen zaidan musikaren zati bat partekatzeko aukera izateagatik. Kabinan jartzean nire helburua ongi pasatzea da. Gustatzen zaizkit soinu tribalak, dantzagarriak eta (ez dut ukatuko) ilun samarrak; baina dantzalekua da nondik jo esaten didan iparrorratza.”

Murala – 1800x400cm

ATEA IREKIZ

Cristian Diamante “Deru” – 2022

Deru Erronkarira etorri zen koloretako paleta aukeratuta, baina ideia guztiz itxi gabe. Gaia bertan erabaki zuen biztaleekin solastatu, iruzkinak jaso eta herrian ibili ondoren. Argi zuen horma-irudiak herriarena izan behar zuela, eta horretan ahalegindu zen.

“Bere lanaren ezaugarri nagusia “site specific” horma-irudiak egitea da, eta horietan funtsezkoa da lurraldearekin (historia, erakundeak, herritarrak, erabiltzaileak) bat egitea.