Suargiko lorategia
Kontzertua
DERIBA TROPIKALAK
Güarimba psikodelia tropikal elektronikoko ekaitz bat da, soinu amazonikoan (chicha), cumbian eta erritmo latinoetan inspiratua. Etengabe garatzen ari den proiektua, erritmo eta soinu psikotropikoak aztertzen.
Guarimba 2016. urtearen amaieran sortu zen, Iosu Zapata Mexikotik itzuli zenean han hiru urte baino gehiago bizi ondoren. Han aurkitu zituen musika tropikala eta haren atzean dagoen mugimendu guztia. Iosu proiektuaren alderdi kontzeptualaren arduraduna (ekoizpena, soinuak esploratzea, elektronika, etab.), gitarra eta ahotsa da.
“Sentitzen genuen taldekide bat behar genuela, zuzenekoei zapore gehiago eman eta eszenatokian presentzia handiagoa izateko. Horrela iritsi zen Sergio Salinas taldera, bere güiro eta ahotsarekin.” Sergiok Iruñeko talde mitiko batzuetan parte hartu du, hala nola “Volando boys” eta “De viaje”, eta musika eta arte eszenikoak uztartu ditu, Txoriburu bere pertsonaiarik enblematikoena izanik.
Taldeko azken kidea Txinosoundsystem izan da, Iruñeko DJ eszenako erreferentea eta break dance dantzaria; zuzenekoetan baseak jartzeaz arduratzen da.
Gure ustez, elektronika gitarrekin, teklatuekin edo perkusioekin orekatzeak osagai organiko eta beroagoa ematen dio proiektuari, elektronikak beste esanahi bat hartuz. Proiektu poliedrikoa dela esan daiteke.