BARATXINTO FESTen lehen edizioa 2021ean burutu zen, eta lau urtez jarraian egin da, 2024ra arte.
Jaialdiak pertsonak artearen bidez elkartzea du helburu, artea elikatzeko, hazteko eta
humanizatzeko tresna gisa ulertuta.
Jaialdian hainbat diziplina artistiko daude, eta horiek guztiek aukera ematen diote jendeari gogoeta egiteko, gozatzeko, hunkitzeko eta espiritu kritikoa sortzeko
zenbait gairen inguruan; besteak beste, generoa, memoria historikoa, ekologia,iraunkortasuna, berdintasuna…
Lau urte hauetan, BARATXINTO organismo bizia balitz bezala hazi da. Nazioartean ospe handia duten artistak eta konpainiak izan dira, baita tokiko eta lurraldeko artista handiak ere.
Gaur egun, jaialdiak bere tokia irabazi du Erronkaribarko kulturaren alorrean, eta bertako zein kanpoko pertsona askoren errekonozimendua jaso du. Horregatik, urtero askok eta askok ilusioz itxaroten diote hurrengo jaialdiari, buruan galdera hau dutela: Zer proposamenekin harrituko gaitu aurten BARATXINTOk? Orain artekoa gainditu ahal izanen du?
Bestalde, nabarmendu behar da urtez urte jaialdia antolatzeko laguntza handitzen ari dela. Jende askok parte hartzen du eta BARATXINTO sortzen lagundu nahi du.