Pilotalekua
ZIRKO GARAIKIDEA
CALOR
Calor etxerik gabeko pertsona askok bizi duten egoeran inspiratzen da: nahigabeko bidaiariak, beren etxeetatik presaka alde egitera behartuak. Gure garaiko nomadak dira, leku baten bila mundua zeharkatzen dutenak, atzerriko gizarteak, kulturak, hiriak eta herriak itsu-itsuan aztertuz.
Calor giza harremanei eta etxearen bilaketari buruzko ikuskizuna da, clowna eta zirkuko arteak uztartuz unibertso oniriko eta poetiko bat aurkeztu eta publikoa sentitzera, imajinatzera, barre egitera, pentsatzera eta jolastera gonbidatzen duena.



