MURALA

Utzulen dra, ñoiz xoan ez zrenak.
Volveran las que no se fueron nunca.

Unai Zoco – 2025

Zazpi ainari elkarrekin, herri bakoitzeko bana, ibarraren ordezkari. Erronkariar emakumeen jantzi tipikoaren koloreak soinean, dotore jantzirik, gogora dakarkigute urtez urte Maulera (Xiberoa) espartinak jostera joaten ziren neska haien guztien historia.

Asko itzuli ziren; batzuek bertan geratzea erabaki zuten… eta bakarren bat bidean itzali zen. Ausartak eta indartsuak, urtero Afrikara bidaiatzen duen eta udaberrian bere jaioterrira itzultzen den hogei gramo eskaseko txori txikia bezala: ainariak.

DJ

Vermú DJ OSO

DJ Oso – 2025

Patata tortillak, xortak (Nafarroako Pirinioetako artisau-garagardoak), eta ibarreko DJ preziatuenaren giroa. Ez al da 2025eko edizio zoragarria ixteko modurik onena?