A pilotalekua
ZIRKOA / CLOWNA
MUTE
MUTATU aditzaren aginduzko singularreko hirugarren pertsona: Pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera eta abar aldatzea.
“…eta egun batean, iragana gure bizitzetara itzuli zen, eta gure sentitzen dugun guztiarekin topo eginarazi zigun. Gure antzokian berriro elkar ikusi genuen, urteen joana erakusten zuen hautsak guztia estaltzen zuen, eta bizitza berri horretara eraldatuta zirkuko gure ikuskizunak berpizten genituen bitartean, aldi berean gu ere mutatzen ari ginela sentitzearen magia sortu zen!”
Mutazioa etengabeko zerbait da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, bai eta gu, pertsonak ere, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago, iristeko; are eta zailagoa den horretara!
ZIRKOA/DANTZA/ClownA – Work in progress
TRASHUMANTES
sweet chilli circus company – 2026
Periferiako hiru pertsonaia aparkaleku batean jarri dira, eta jan, salto egin, eztabaidatu, jolastu, mastara igo, dantzatu, elkarri garroteak bota eta airean altxatzen dira.
Dramak eta absurduak bat egiten dute kotxe eta karabanen artean.
ANTZERKIA
LEGEA GU GARA
Sergio eta Erramun plazara iristen dira bertan ospatuko den legez-kanpoko botilloia ekiditeko. Baina iristean, amaiezina bihurtuko den abentura batekin egingo dute topo. Publikoa plazara hurbildu eta erdi erdian susmagarria den furgoneta bat aurkituko du, Erramun eta Sergioren presentziak argituko du furgoneta horren inguruko guztiak.
50 minutuko ikuskizuna, antzerki talde hau bereizten duten osagai eszenikoekin sortutako pieza umoretsu eta ausarta.
Kale antzerki hizkuntza erabiliaz, humorea eta egunerokotasun soziala azaleratuko dira, lerdotasuna eta zoramenera eramango gaituzten bi pertsonai hauen bidez.
Antzerkia / Kluna
YIJAAA!!!
Adin guztietako publikoari zuzendutako klun ikuskizuna. Aristides Smith abenturazale ospetsuak eta Giovanni Cannoli bere laguntzaileak, euren azken balentriaren kontakizuna dakarkigute: Munduko tontorrik gorenerako igoera eta bertatik egindako jauzia.Asmakizunak, musika eta irudimenaren bitartez, ikusleek Steampunk itxurako unibertso burugabe batera bidaiatuko dute, bi izaki bitxi hauen abenturan parte hartuz.
Kluna
HERENCIA
Munduari uzten diogunaren inguruan gogoeta egiten duen ikuskizun bat, klun kodean…
Bi pertsonaia zaborrontzi baten barruan… bidaia xamur eta dibertigarria, guk munduan uzten duguna eraldatzeko.
ETA ZUK ZER UTZI NAHI DUZU?
Kluna – Work in progress
THE RETURN OF DELIRIOS
Osetedelirios Produkzioak – 2024
Delirios Las Vegaseko historiako artistarik ikonikoenetako bat izan da, bere oreka, prestidigitazio eta malabar ikuskizun xelebre eta bereziagatik ezaguna. Orain Las Vegasera itzuli da behin betiko agurra emateko.
Zenbait hamarkadatan ikuskizunaren mundutik erretiratuta egon ondoren, ezer aldatu ez delakoan dago Delirios.
Agur esatea, aldiz, ez da batere erraza izanen Joe Prenter laguntzaile ohia gabe. Urtetan bakardadean eta anonimotasunean egon ondoren, Deliriosek agur esan nahi du gorenean dagoela sentituz.





















