Instalazioa

LA INMENSIDAD ES EL MOVIMIENTO DEL HOMBRE INMÓVIL

Colectivo BU – 2022

ZABALTASUN ColectivoBU (Joana Neves y José Macedo)

Astoa, zurezko kutxa, ispilua eta plaka izenarekin

ZABALTASUN esku-hartze multzoko lana.

ColectivoBUk, Portugalgo kostaldeko zeruertz zabalera ohituta egon arren, ez zuen zalantzarik izan bere proiektua Pirinioetako ibar honetara ekarri eta aukera berriak bilatzeko. Paisaiak bertan bizi denari eragiten dio, dudarik gabe; horregatik, lan-multzo honen ardatza espazioaren fisikotasuna eta biztanleen psikologia da.

“Errealitateari geruzak gehitzean, berezitasun berri bat sortzen dugu, handituz doan ihes-puntu bat zabaltzen duena. Horrek hutsean murgiltzera gonbidatzen gaitu, saihesbide batean urrats bat ematera. Beraz, bertigo ukigarri eta materiagabe bat proposatzen dugu hedadura sare handi batean.”

[Herriari lagatuko lana. Azken kokalekua: Batxa]