Lopez Etxearen lorategia
Instalazio iragankorra
CONSTRUC-TURAS POLIGONALES
Zurezko makilak eta kola – Zenbait neurritakoak.
Adrian Valek, zurezko makilak erabiliz, egitura poligonalak eratzen zituen eskultura-multzo bat aurkeztu zuen. Makila bat, berez, ezin da eutsi, baina besteekin lotuz gero hiru dimentsiotan hazten den egitura/konstelazio bat eratu dezake. Horrek elkarri lagunduz sortu daitekeen giza ehunari dei egiten dio.
“Eskultura-proiektu honetan eskultura jada ez da zizelkatutako edo landutako bolumen-masa bat, baizik eta hutsean gainjartzen diren plano geometrikoak, elkarrekin konektatutako formen sare bat eraikiz, itxuraz nahaspila desordenatu bat sortzen dutenak. Baina barnera begiratzean, triangeluak, karratuak edo pentagonoak bezalako forma sinpleak ikusten dira, gorputz osatugabeak eratuz hedatzen direnak; eraikitzen edo deseraikitzen ari den zerbaiten zatiak.
Begiradaren bidez, gure buruak sortzen dituen ikusizko ibilbideekin osa ditzakegu, espazio hutsa betez “.