Plaza
DANTZA
O TEMPO DIZ
ZUEK ERLOJUAK DITUZUE, GUK DENBORA DUGU
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.
“OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura- truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.
ANTZERKIA
EL PEOR ESPECTÁCULO DEL MUNDO. DE MOMENTO!!!
BIOPIC zoroa da, eta protagonista auzoko heroi bat, bazter uzteko moduko gizaki bat, munduan denetarik egon behar duelako. Maitasun ekintza ere bada, aurrekontu txikiarekin eta material txarrekin aurrera egiten duten pertsonei eskainia; pieza komiko bat bizitzan norbait izan nahi duten, baina, azkenean, untxiena bezalako bizitza duten horiei buruz: sasirik sasi eta arrastorik utzi gabe ibili ondoren, atzera begiratzean eskopetek eragindako beldurra baino ikusten ez dutenak.
“Jadanik zeri heldu ez dagoenean, barrea geratzen zaigu”.
MURALA
BASOA
Ana Arenaza eta Idoia Zalguizuri – 2025
Basoa haur ipuin bat da, izaki fantastikoen bidez gizakien eta basoan bizi diren izakien arteko harremana irudikatzen duena. Izaki fantastiko horiek Uztarrozeko eta ibarreko faunaren eta giza bizitzaren animaliak dira, gastronomiaren, kantu zaletasunaren, trikimailuen, abeltzaintzaren edo mendiko lanen irudi. Katu beltz bat agertzen da horma-iruditik ateratzen, eta esaldi baten edo haur-jolas baten testua, Fidela Bernat azken erronkariera hiztunari jasotakoa.
Kluna
¡QUÉ BUEN DÍA!
Euria, elurra edo txingorra egin… Martinarentzat berdin. Gaur Martinak erakutsiko digu amets egiten duenak eta begiak zabalik dituenak aukera amaigabeen mundu bat ikus dezakeela. Clown ikuskizun hau ongi pasatu nahi duten adin guztietako pertsonentzat da. (kanpoan geratu aspergarriak, tranpatiak eta jolasteko edo irudikatzeko gogorik ez dutenak. Jolastera ez bada, zertara etorri gara ba?














