Ekuztegia
Instalazio iragankorra
SOBRE LAS PIEDRAS LA AMPLITUD DE LA NADA
ZABALTASUN ColectivoBU (Joana Neves y José Macedo)
Ispilu biribila eta plaka izenarekin
ZABALTASUN esku-hartze multzoko lana.
ColectivoBUk, Portugalgo kostaldeko zeruertz zabalera ohituta egon arren, ez zuen zalantzarik izan bere proiektua Pirinioetako ibar honetara ekarri eta aukera berriak bilatzeko. Paisaiak bertan bizi denari eragiten dio, dudarik gabe; horregatik, lan-multzo honen ardatza espazioaren fisikotasuna eta biztanleen psikologia da.
“Errealitateari geruzak gehitzean, berezitasun berri bat sortzen dugu, handituz doan ihes-puntu bat zabaltzen duena. Horrek hutsean murgiltzera gonbidatzen gaitu, saihesbide batean urrats bat ematera. Beraz, bertigo ukigarri eta materiagabe bat proposatzen dugu hedadura sare handi batean.”
Esku-hartze poetikoa
URETAKO BERTSOAK
Erran gabeko ele femeninoen oihartzunak Erronkariko harraskan. Poesia bustia.
Emazteak, literatua sensoriala, olerkiak, musika, isiltasuna, harraskaren, xoboiaren eta uraren hotsak, irriak eta negarrak…
Finean, ekintza poetiko bat da, non Iñaki de Miguelen testu labur-laburrak zomait emaztek idatzitako poemekin lotzen diren.
Instalazio iragankorra/Zeramika
SOMOS LO QUE BEBEMOS / (H)URA EDAN, (H)URA IZAN
Uraren eskasia azpimarratu nahi duen eskultura-proiektua, antzina etxeetan zeuden ur-txongiletan inspiratuta, baina haien funtzionalitate-ezan oinarritzen dena. Helburua betetzen ez duten zeramika artisau-piezak: ura ukan, ura edan eta ura garraiatu.
“(H)ura edan, (h)ura izan” formaren funtzionaltasunari buruzko ikerketa baten emaitza da. Zeramikariak kolorea eta bolumenarekin jolasten du, eta piezen funtzionaltasun-ezaren txerka doa, baina aldi berean, botijo-mota ororen esentziari eusten dio, funtzio tradizionalari, alegia.
[Beste kokalekuak: Portazabalea, Aranako Sakana]